Markina-Xemeingo Udalak marka berria aurkeztuko du eguenean
19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan ipini dute hitzordua, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.
Urtebete inguruko lanaren ostean, Markina-Xemeingo Udala prest dago marka berria herritarrei erakusteko. Proiektu “polit eta kuttun bat” dela adierazi dute, herritarrei aurkezpenera bertaratzeko deia luzatzeagaz batera. Hala, eguenean [urtarrilak 23] ipini dute hitzordua, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan; marka berriaren inguruko zehaztasun guztiak ezagutzeko aukera egongo da. Gaineratu dutenez, beste hainbat berritasun ere aurkeztuko dituzte, besteak beste, webgune berritua eta areto eta instalazioen erreserbak online egiteko aukera.