Zapatuan [urtarrilak 18] aurkeztu zuten aurtengo Oporrak Bakean programa, eta martxoaren 15era arte luzatuko da harrera familiak lortzeko kanpaina.
Donostiako Aieteko jauregian aurkeztu zuten zapatuan [urtarrilak 18] Oporrak Bakean 2025 programa, eta bertan egon ziren Ondarroako Yaalah Elkarteko kideak, beste hainbat elkarte, ordezkari politiko, harrera familia eta komunikabideekin batera.
Zapatuan hasi eta
martxoaren 15era arte egongo da martxan harrera familiak lortzeko kanpaina, “beraien lurretatik kanporatu, exilioan jaio eta bizitzera kondenatu” dituzten haurrak bi hilabetez harreran hartzean datza. Informazio gehiago jaso nahi duten familia edo norbanakoak elkarteagaz harremanetan jartzeko deia egin du Yaalah Elkarteak. Horrez gain,
oporrakbakean.eus webgunean ere aurkitu daiteke informazio zehatzagoa.