Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Eskualdeko zenbait udalerritako HAPOen berrikuspena eta egokitzapena bultzatuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak 1,2 milioi euroko laguntza-lerroa du, 7.000 biztanletik beherako 82 udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak berrikusteko, egokitzeko eta onartzeko; horien artean, eskualdeko hainbat herrikoak.

Carlos Alzaga Busturian.Bizkaiko Foru Aldundia
Ainhoa Astarloa Beotegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/01/22

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegiuretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak 7.000 biztanletik behera dituzten 82 udalerrietako HAPOak (Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak) berrikustea, egokitzea eta behin betiko onartzea bultzatuko du, 1,2 milioi euroko laguntza-lerroa aintzat hartuz; Lea-Artibai eta Busturialdeko hamaika udalerri barne. Aldundiak emandako informazioaren arabera, 2024an, Berriatuak eta Foruak berrikusi zuten haien plangintza, besteak beste. Horiez gain, aurreko ekitaldian onartutakoen artean, Markina-Xemein, Nabarniz eta Ispaster daudela nabarmendu dute.

Bizkaiak 113 udalerri ditu, eta horietatik 82k 7.000 biztanle baino gutxiago dituzte. Horien arteko hainbat, gainera, Lea-Artibai eta Busturialdeko eskualdeko herriak dira. Bizkaiko Foru Aldundiak “ahalegin etengabea” egin du 18 urtez, “plana ahalik eta gehien egokitzeko”. Izan ere, aipatu dutenez, udalerrien %33k soilik bete du orain arte, lege-eskakizuna. Gauzak horrela, Aldundiak, gaur egun Carlos Alzagak zuzentzen duen Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailaren bidez, “laguntza-lerro bat abiarazi” du, beraien hitzetan, “urteak aurrera egin ahala handituz joan dena”.

“Dirulaguntzetarako planak 650.000 euro izan zituen 2020an; 2021ean, 750.000 euro; eta 2022tik, milioi bat euroko aurrekontua egin zen hurrengo ekitaldietarako”, azaldu dute. Hala ere, 2025ean zehar udal gehiagoren plangintzak egokitu daitezen bultzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du kopuru hori areagotzea, eta 1,2 milioi eurora iristea. “Udal bakoitzak 40.000 euro jaso ditzake urtean; kopuru hori ere handitu egin da 2022tik, urte horretan ezarri baitzen  gehienekoa 30.000 eurokoa izan zedila”, gaineratu dute.

Alzagak, oztopoak ere hausnartu ditu: “Baliabide-eskasia, aurrekontu-urritasuna, alkatetza-aldaketak berak eta udal-ereduaren ikuspegi kontrajarriak eragozpenak dira, eta badakigu korporazio txikiek oztopo horiek dituztela. Izan ere, legeak berak ezartzen du prozesu zorrotz eta neketsua, pertsona guztien partaidetza bermatzeko eta administrazio guztien informazioa jasotzeko. Jakin badakigu prozesu zaila dela, eta horrexegatik jartzen dugu gure ahalegin guztia haiekin batera burutzeko”. Hain zuzen ere, uste du, prozesua oraindik hasi ez duten edo Foru Aldundiaren laguntza eta aholkularitza jasotzeko izapideetan dauden udalerrietara “behin eta berriro jotzea funtsezkoa” dela.

Iraunkortasuna errespetatuz

HAPO tresna garrantzitsua da edozein udalerrirentzat, udalerriaren tamainaren arabera. Hala da, HAPOak, udalerriaren azaleraren eta espazioen erabileren diseinu eta plangintzak bermatzen dituela. “Horrela, herritarren bizi kalitatea hobetzeaz gain, hiri-garapenaren iraunkortasuna errespetatu egiten da”, jakinarazi du Alzagak.

Gaur egun, 27 udalerrik lortu dute plangintza orokorra berrikustea eta egokitzea; beste zenbaiten artean, Ajangiz, Arratzu, Aulesti, Berriatua, Ea, Elantxobe, Forua, Ispaster, Markina-Xemein, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibar eta Nabarnizek. 

Amoroto, Errigoiti, Etxebarria, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Mendata, Murueta, Muxika eta Sukarrieta ordea, beste hainbesteren artean, egokitzapen-prosezuaren beste fase batzuetan dauden 38 udalerriren artean daude. Izapideak hasi barik dauden hainbat udalerri ere badaude, halaber. Busturia, Ereño, Gizaburuaga, Ibarrangelu eta Ziortza-Bolibar dira horren erakusle, besteak beste.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.