Gaur [urtarrilak 22] pilota aukeraketa egin dute lau pilotariek; Artolak eta Mariezkurrenak pilota "bizkorragoak" aukeratu dituzte. Zapatuan "irabaztera" irtengo direla ziurtatu du Elordik.
San Bizente jaiak ospatuko dituzte Munitibarren eta Aulestiko Narea auzoan, denetariko egitasmoz osaturiko jai egitarau herrikoiekin. Hiru eguneko egitaraua edukiko dute munitibartarrek, eta bi egunekoa aulestiarrek.
Urtarrilaren 25ean [zapatua] hasiko dira sinadurak biltzen, eta apirilaren 13ra [domeka] arte egongo dira, Goiko Plazan edo Beheko Plazan.
Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak 1,2 milioi euroko laguntza-lerroa du, 7.000 biztanletik beherako 82 udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak berrikusteko, egokitzeko eta onartzeko; horien artean, eskualdeko hainbat herrikoak.
Bihar [urtarrilak 23] 19:45ean hiru partida jokatuko dituzte: Latxi-Goitia eta Uriguen-Azurmendi, Onagoitia-Urizar eta Varela-Unanue eta azkenik, MuƱozguren-Kato eta Anso-Legarra.
"Mezu erreakzionarioak" bultzatuz eta hedatuz, Europan garatzen ari den "faxismo berri baten gorakadaren" aurrean, mobilizatzearen garrantzia azpimarratu dute Gazte Koordinadora Sozialistako kideek.
Esnekigintza eta gaztagintza tradizionalen lehiakortasuna handitzea dute helburu, 2026ko abendura arte irauten du proiektuak.
Banakako lehiaketako sariak banatu dituzte; lehen saria Sopelako Jackek irabazi zuen; bigarrena, Gernika-Lumoko Uzuri Garcia de Kortazarrek, eta, hirugarrena, berriz, Lekeitioko Mirene Kaltzakortak.
Atzo [urtarrilak 21] jarri zituzten Aldundiaren hondakin bereziak batzeko etxolak Ondarroan eta Etxebarrian, eta otsailaren 5era [eguaztena] arte egongo dira Lea-Artibai eskualdeko bi herri hauetan.