Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Leartiker Esneki Zentroa Know&Cheese proiektuko parte da

Esnekigintza eta gaztagintza tradizionalen lehiakortasuna handitzea dute helburu, 2026ko abendura arte irauten du proiektuak.

Know&Cheese proiektuko lehen bilera Know&Cheese proiektuko lehen bileraLeartiker Esneki Zentroa
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2025/01/22

Know&Cheese proiektuan Pirinioetako bi aldeetako sei erakundek parte hartzen dute. Euskal Herritik Leartiker Esneki Zentroa, Prosumerlab eta Hazi, BETA Zentro Teknologikoa Kataluniatik, eta, Idele eta Interprofession lait de Brebis Frantziatik. Europar Batasuneko Interreg Poctefa programaren barruan kokatzen da eta 1.338.816,06 euroko aurrekontua dauka.

“Helburua da esnekigintza eta gaztagintza tradizionalen lehiakortasuna handitzea, haien jasangarritasuna bultzatuz”, azaldu dute. Herritarrei informazio guztia hurbiltzeko webgunea eta sare sozialak zabaldu dituzte. Joan den astean, urtarrilaren 15ean eta 16an, proiektuaren jarraipenerako bigarren bilera egin zuten Donostian. Bertan, entitate bakoitzak ordura arte egindako ekintzak, ateratako ondorio nagusiak eta 2025eko lehen seihilekoan jorratzeko lan ildoak aurkeztu zituen.

Lehen fasean, 2024ko erdialdean, azterketa “sakon” batekin hasi zuten, “ekoizle artisauek eta kontsumitzaileek elikagaien jasangarritasunari buruzko ezagutza, beharrak eta aukerak diagnostikatzeko”. Diagnostiko horri esker, artisau gaztaren eta beste esneki batzuen kontsumitzaileen “motibazioak eta erosteko portaera” identifikatu ahal izango dituzte, eta, lortutako informaziotik abiatuta, zaintza teknologiko bat egingo dute. Aurreikuspenen arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan argitaratuko dituzte emaitzak.

Hain zuzen ere, ezagutza berria sortu nahi dute proiektuagaz: “Sektorea trebatzeko eta kontsumitzaileak ekoizpen horien jasangarritasunaren aspektu ezberdinetan sentsibilizatzeko; soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa”. Horregatik, ekoizleen prestakuntza eta kontsumitzaileen trebakuntza “funtsezkoa” dela diote.

know and cheese bigarren bilera

Aurrez aurreko bigarren bileraLeartiker Esneki Zentroa

Adibidez, herritarrek tokiko eta kalitatezko lehengaiak dituzten aukerak lehenestearen onurak ezagutzea. Horretarako, “harreman zuzena” izan nahi dute eta hainbat ekintza egingo dituzte eta emaitzetatik abiatuta, produktu berrien garapena landuko dute. Azken batean Know&Cheese proiektuak tokiko ekonomia bultzatzeko bitarteko bat izango dela diote: “Sektorea erakargariagoa bilakatuz, lurralde garapenean duen eragina indartuz eta lanpostu berriak sortuz”.

Atera nahi duten beste ondorioetako bat klima aldaketaren inguruan da. Hau da, klima aldaketak esnekien ekoizpenean duen eraginari buruzko “informazio baliotsua” lortzea. Horretarako, esnearen propietate teknologikoei eta elikagaien segurtasunari nola eragiten dien ebaluatuko dute, baita animalien ongizatean ere. Gainera, esnekien ekoizpenak eta eraldaketak klima aldaketan duten inpaktua aztertuko dute.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.