Ibon Oregi surflari markina-xemeindarrak hitzaldia emango du Antsotegin
Eguenean [otsailak 6] 19:30ean emango du hitzaldia Oregik, Etxebarriko Antsotegi Hotelean.
Ibon Oregi markina-xemeindarraren gainditze istorioa bertatik-bertara ezagutzeko aukera egongo da eguenean [otsailak 6]. Izan ere, Oregik Etxebarriko Antsotegi Hotelean egingo du hurrengo geldialdia, 19:30ean. Erresilientziaren ikurra hitzaldia emango du surflari markina-xemeindarrak. Antolatzaileak gogoz daude hitzaldirako: “Hitzordu berezia dugu Antsotegin. Lan gogorrari, erresilientziari eta norberaren hobekuntzari buruzko hitzaldia izango da. Denontzako inspirazio bermatua”. Antolatzaileek bertaratzeko gonbidapena luzatu diete interesa duten denei; ez da sarrerarik beharko.