'Miñan' antzezlanak Uni frontoia bete du
Edukeria bete dute ikusleek 'Miñan' ikusteko; emanaldi "hunkigarria" izan dela aitortu dute.

Erantzun ezin hobea eman diote herritarrek, nahiz inguruko herrietakoek, Miñan antzezlanaren emanaldiari. Zapatuan [otsailak 1] Markina-Xemeingo Uni frontoian hamaika zale elkartu ziren Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako liburuaren antzezlana ikusteko asmoz. Timberlake Wetenbakerrek eta Ander Lipusek egokitu zuten liburua antzerkirako, eta Lipusek bere herrian aurkezteko aukera eduki du. Hala, edukiera goraino beteta, “oso gustura” egon ziren bertaratu zirenak; “hunkigarria” izan zela ere aitortu dute.