Ondarroako portuko etorkizuneko garbigunea eraikitzeko eraikin bat eraitsi behar da
Etorkizuneko garbiguneak portuko jarduerak sortutako hondakinen gaikako bilketa hobetuko duela adierazi du Eusko Jaurlaritzak.

Ondarroako portuko etorkizuneko garbigunea eraikitzeko Arotzeria eraikina eraitsi behar dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Garbigunea C5 lursailean eraikiko da, A.I.4 portu-eremuan, eta 135 metro karratu izango ditu.
Ondarroako portuko hondakinen kudeaketa optimizatzeko helburuagaz instalatuko da garbigunea, 2024ko datuak esanguratsuak izan baitziren: “2024an erretiratutako hondakinei buruzko azken datuek islatzen duten bezala, hiri hondakin solidoen (310.600 kg), zuraren (36.740 kg), sareen (35.880 kg), itsasontzietako olioaren (34.860 kg), citybulle olioaren (33.420 kg) eta plastikoaren (4.830 kg) kopuru esanguratsuak bildu ziren”.
Etorkizuneko garbigunean batuko diren hondakinei dagokionez, portuko jarduerak sortutakoak izango dira. Hiri-hondakin solidoak, ohiko zaborrak -organikoa, errefusa, beira, papera eta kartoia- motorren olikoak eta itsasontzietako sukaldeetako olioa, plastikoak, sareak eta pintura poteak izango dira garbigunean batuko diren hondakinak, besteak beste.
“101.542,16 euroko lizitazioko oinarrizko aurrekontua, eta hilabeteko exekuzio epea barnebiltzen ditu proposamenak. Lana apirilaren amaieran irtengo da lehiaketa publikora eta urte amaiera hasiko da”, zehaztu du Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantzako eta Portuetako sailburuordeak.