'Sua' performancearen aurkezpena "arrakastatsua" izan da
Jose Pablo Arriaga eskultoreak eta Garazi Etxaburu dantzariak Rekalde Aretoaren berrirekieran estreinatu dute euren lan berria.
Garazi Etxaburu Jose Pablo Arriagaren eskulturekin.Lorea Bilbao Joan den eguaztenean [urtarrilak 29] estreinatu zuten Jose Pablo Arriaga eskultore markina-xemeindarrak eta Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak Sua performancea. Bilboko Rekalde Eretoaren berrirekiera ekitaldietako bat izan da lea-artibaitarrena, eta pozik agertu dira eduki zuen erantzunagaz: “Oso ondo joan zen, arrakastatsua, egia esan. Jende asko egon zen ikusten, eta oso-oso polito joan zen”. Rekalde Aretoaren berrirekiera ekitaldiak aurrera jarraituko du otsailaren 9ra arte, eta egunero egongo da zer egina bertan. Egitarau guztia kulturklik.euskadi.eus web orrian dago eskuragarri.