Durango Kirol Taldeak Euskadiko Kopa irabazi du
Orkatz Beitia entrenatzaile ondarrutarraren taldeak 83 puntu lortu ditu txapelketan; Lea-Artibaiko hainbat atleta taldeko kideak dira.

Durango Kirol Taldeko mutilek Euskadiko Atletismo Kopa irabazi zuten zapatuan: Real Sociedad taldearen aurretik amaitu zuten taldekako sailkapenean, 83 puntugaz. Taldeko kideak dira Unax Solabarrieta ondarrutarra, Xabat Oar-Arteta aulestiarra, Damian Ares berriatuarra eta Mikel Dolaraga ispastetarra, eta Orkatz Beitia ondarrutarra dute entrenatzaile.