Goxua Txapelketako zazpigarren jardunaldia, zazpi partidagaz
Seigarren jardunaldian hainbat partida bertan behera geratu diren arren, sei partida jokatu dituzte pilotariek. Bihartik [otsailak 6] aurrera zazpigarren jardunaldiari ekingo diete.

Goxua Txapelketako seigarren jardunaldia amaitu berritan, pasa dute pilotariek jada ligaxka erdia baino gehiago. Beste lau aste geratzen dira ligaxka amaitu eta hurrengo faseari ekiteko; finala, ostera, martxoaren 28an jokatuko dute. Bihartik [otsailak 6] aurrera zazpigarren jardunaldiari ekingo diete pilotariek, Markina-Xemeingo frontoi txikian, beste zazpi partidagaz.
Antolatzailek ligaxka “martxa onean” doala adierazi dute: “Ondo doa dena. Jokatu berri dugun jardunaldian partida batzuk bertan behera utzi behar izan ditugu, batzuk gaixorik zeudelako eta beste batzuk lesionatuta. Hala ere, pixkanaka bagoaz argitzen ea zeintzuk dute aukera gehiago aurrera jarraitzeko”. Hala, jokatu behar zituzten bederatzi partidetatik sei jokatu ahal izan dituzte.
Eguenean Amotok eta Oier Urrutiak nagusitasuna erakutsi zuten frontoi txikian, Lorenzori eta Agirregomezkortari 18-4 irabazita. Aldape eta Aranburu ere ez ziren atzean geratu, eta Unai eta Xabat Uzuriagari irabazi zieten 18-6. Peio Etxebarrieta-Aner Arriola eta Laka-Arrate bikoteen arteko partida parekatuagoa izan zen arren, bigarrenek lortu zuten garaipena, 18-11.
Bariku, zapatu eta domekan partida bana jokatu zituzten. Adorrixa eta Gandixa neurtu ziren Asier Egañaren eta Igor Loidiren aurka, eta 18-7 irabaztea lortu zuten. Esnaolak eta Mujikak, aldiz, Uriguenen eta Azurmendiren aurka jokatu zuten, eta lau tantoren faltan, bigarrenek galdu egin zuten, 18-14. Asteko azken partida Iñakito-Agarre eta Txirloi-Allenda bikoteek jokatu zuten; lehenengoek lortu zuten irabaztea, 18-10.
Zazpigarren jardunaldiko partidak:
- Bihar [otsailak 6], 19:45.
- Gorostizaga-Arandia eta Zubiria-Gomez.
- Anso-Legarra eta Perran anaiak.
- Etzi [otsailak 7], 20:00.
- Anitua-Basterretxea eta Asier Egaña-Igor Loidi.
- Zapatua [otsailak 8], 18:00.
- Berasaluze-Isasi eta Latxi-Etxebarria.
- Domeka [otsailak 9], 17:30.
- Xabi Arteaga-Koldobika Puente eta Varela-Unanue.
- Muñozguren-Kato eta Onagoitia-Urizar.
- Adorrixa-Gandixa eta Andoni-Jokin.