Hasi dira Ondarroako Kamiñazpi auzoko goiko aldeko igogailu publikoa eraikitzeko lanetan. 700.000 euro bideratu dira bertara, eta sei hilabete iraungo dute lanek. Hala ere, Ondarroak Udalak adierazi duenez, tailerrean denbora daramate dagoeneko igogailuaren prestaketa lanetan. Arizmendi enpresa dabil lanean, eta bukatutakoan, 105 familiei emango die zerbitzua.