Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Tarine musika eskolak prest ditu Burbuila Musikalak

Otsailaren 10etik 14ra egingo dituzte eta saio laburrak direla aurreratu dute.

Mikel Reina Barros
Berriatua,Markina-Xemein
2025/02/06

Urtero legez, prest daude Markina-Xemeingo eta Berriatuko Tarine Udal Musika Eskolak antolatzen dituen Burbuila Musikalak. Entzunaldi txikiak izaten dira, burbuilak bezalakoak; 30 minutuko iraupena izaten dute gutxi gorabehera. Hori bai, asko dira, bi herrietan banatuta.

Markina-Xemeinen aste guztian zehar egingo dituzte, egunero, eta egun batzuetan emankizun bat baino gehiagorekin. Denak ala denak musika eskolako bigarren solairuan izango dira. Berriatuan bakarra egingo dute, baina luzeagoa izango da: otsailaren 14an, musika eskolako lehen solairuan bilduko dira.

Burbuiletan adin guztietako ikasleek parte hartzen dute, eta haien instrumentuekin banaka, binaka zein taldeka ematen dituzte kontzertuak. Tarinekoek esan dute ikasleen emankizunez gozatzera herritar denak daudela gonbidatuta.

Horrez gain, aurreratu dute otsailaren 23an Getxoko Andres Isasi musika eskolak antolatutako piano topaketan parte hartuko dutela musika eskolako hamazortzi ikaslek.

Emanaldiak:

  • Otsailaren 10a, 18:00etan: Gitarra. (Markina-Xemein)

  • Otsailaren 10a, 19:00etan: Biolina eta pianoa. (Markina-Xemein)

  • Otsailaren 11n, 17:30ean: Pianoa eta bateria. (Markina-Xemein)

  • Otsailaren 12an, 17:30ean: Piano, trikitixa eta panderoa. (Markina-Xemein)

  • Otsailaren 13an, 18:00etan: Gitarra eta baxu/gitarra elektrikoa. (Markina-Xemein)

  • Otsailaren 13an, 19:00etan: Pianoa. (Markina-Xemein)

  • Otsailaren 14an, 18:00etan: Gitarra, zeharkako txirula, saxofoia eta klarinetea. (Markina-Xemein)

  • Otsailaren 14an, 17:30ean: Trikitixa, piano, bateria, gitarra, baxua eta gitarra elektrikoa. (Berriatua)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.