Zalantzen Txokoak formatua aldatu du aurten Winter Seriesen. Hirugarren epaile bat sartu dute, eta erabakien inguruko azalpenak ematen dituzte. Zalantzak gutxiago badira ere, batzuk argitu gabe jarraitzen dute. Jai Alaik txoko asko ditu, pertsonen begiak zein kamerak ere heltzen ez direnak. HITZAk Zalantzen Txokoaren protagonistetako batzuk bildu ditu. Denek ala denek inflexio puntu bera jarri dute: Durango.
Lehenengo aldiz egingo da Merkatu Txikia Merkatu plazan, eta herriko ekoizleek parte hartzeaz gain, Amallubi proiektua aurkeztuko du Biolur elkarteak.
Domeka honetatik [otsailak 9] hasita, domekero elkartuko dira udaletxe aurrean, 12:00etatik 14:00etara. Eguaztenetan ere, merkatuan ariko dira sinadurak batzen. Herriko eragileen babesa eskatu dute.
Ehun urtetik gora dira zesta-punta AEBra ailegatu zenetik. Azken urteetan, baina, behera egin du kirol horren presentziak han. Suaren garrak bizirik dirauen arren, hori handitu gura dute Eraman Jai Alaikoek. Eta, horretarako, Jai Alai Liga eroango dute hara: Biscayne Cup masterra lehiatuko dute zortzi profesionalek; horien artean daude Aritz Erkiaga eta Mikel Mantzisidor.
Galdetegia betetzeko azken eguna izango da bihar [otsailak 7] izango da. Parte hartze saioak egingo dituzte otsailaren 13an eta 27an, 18:00etan, udaletxean.
Lekeitioko Zinemazale Elkarteak antolatuta, barikuan [otsailak 7] eskainiko dute, 20:30ean, zinema aretoan.
Zapatuan [otsailak 8] 10:00etatik 14:30era "denetariko postuak" egongo dira Zelai inguruan. Hemen Be Bai merkatari elkartearen Neguko Merkatu Txikia eta Gabino Muruaren hitzaldia ere egongo dira.
Otsailaren 10etik 14ra egingo dituzte eta saio laburrak direla aurreratu dute.
10:00etan emango diote hasiera txapelketari zapatuan [otsailak 8], Ondarroako Arbide eskalada Taldeko rokodromoan (San Ignazio, 40).
Maila nagusian, hirugarren postua lortu zuen Iñaki Arantzamendik. 18 urtez azpikoen kategorian Gari Markuerkiaga gailendu zen, eta hamalau urtez azpikoetan bigarren postua eskuratu zuen Izar Martinek.