Bertan behera utzi dituzte zazpigarren jardunaldiko bi partida
Goxua Txapelketako zazpigarren jardunaldian zazpi partida jokatu behar zituzten arren, bi partida bertan behera utzi dituzte. Aste honetan jokatuko dituzte bertan behera geratutakoak, beste sei partidagaz batera, zortzigarren jardunaldian.

Gero eta gertuago daude Goxua Txapelketako finalaurrekoak. Zazpigarren jardunaldia amaitu zuten atzo [otsailak 9] pilotari ohiek, eta partida batzuk bertan behera geratu diren arren, zortzigarren jardunaldiagaz hasteko prest daude. Zortzi partida jokatuko dituzte, eta tartean egongo dira bertan behera geratutako partidak ere.
Gorostizaga-Arandia eta Zubiria-Gomez bikoteek hasi zituzten zazpigarren jardunaldiko partidak, joan den eguenean. Bigarrenek hamar tantoko langara heltzea lortu bazuten ere, Gorostizagak eta Arandiak aurrea hartu zuten, eta 18-10 irabazi. Anso-Legarra eta Perran anaien partida ere, antzeko bidetik joan zen: anaiek 18 eta 12 irabazi zuten.
Barikuan eta zapatuan [otsailak 7 eta 8] partida bana jokatu zituzten. Lehenengoan nagusitasunez gailendu ziren Anitua eta Basterretxea 18 eta 7 irabazita Asier Egaña eta Igor Loidiri. Bigarrenean, ostera, Berasaluze eta Isasi izan ziren irabazleak, ia hamar tantoko aldeagaz Latxiri eta Etxebarriari irabazita (18-9).
Astea ez zuten nahi bezan ondo amaitu. Atzo [otsailak 9] hiru partida jokatzekoak ziren arren, bakarra jokatu ahal izan zuten: “Frontoi txikian hezetasun handia zegoen, lurra bustita, eta ezin izan ziren partida denak egin. Bigarren partida hasi orduko gelditu egin behar izan genuen”. Hala, Xabi Arteaga-Koldobika Puente eta Varela-Unanue bikoteen partida soilik jokatu zuten; bigarrenek 18-8 irabazi zuten.
Zortzigarrena. Atzo jokatu ez zituzten bi partidekin batera, beste sei partida ikusteko aukera egongo da eguenetik [otsailak 13] domekara [otsailak 16].
- Eguena, 19:45ean.
- Laka-Alex Arrate eta Bustindui-Ezpeleta.
- Anitua-Basterretxea eta Andoni-Jokin.
- Barikua, 20:00etan.
- Esnaola-Mujika eta Berasaluze-Isasi.
- Muñozguren-Kato eta Onagoitia-Urizar.
- Zapatua, 17:00etan.
- Ander-Arkaitz eta Amoto-Oier Urrutia.
- Arrieta anaiak eta Igor Jaio-Aitxulua.
- Adorrixa-Gandixa eta Andoni-Jokin.
- Domeka, 18:00etan.
- Peio Etxebarrieta-Aner Arriola eta Lorenzo-Agirregomezkorta.