Praktika artistikora zuzendutako bi laguntza esleituko ditu eremuak-ek
Zabalik dago euren jarduera diskurtso garaikideen esparruan gauzatzen duten banakako egileen zein egile kolektiboen proposamen artistikoentzako deialdia, eta proposamenak jasotzen jarraituko dute martxoaren 2ra (domeka) bitartean.

Euskal testuinguru artistikoaren behatoki modura, eta arte lana bultzatu eta babesteko beharrari erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Kultur Saileko Kultura Zuzendaritzak eremuak-en bidez deialdi berri bat abiarazi du praktika artistikoari zuzendutako bi laguntza esleitzeko. Laguntza bakoitza 9.000 eurokoa izango da, eta bekaldiak zortzi hilabete iraungo ditu (apirilaren 1etik azaroaren 30era); ezingo da luzapenik eman.
Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez eremuak-ek artistei lagundu nahi die aurretik zehaztutako prouektuen menpekotasunetik askatzeko lan denbora bat sortzen; hau da, sorkuntza prozesutik beratik ez datozen behar guztietetik bestelakoa. Gainera, eremuak-ek elkarrizketa ezarri gura du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin, eta publikoan eragina izan dezan, eremuak-en beraremn kanalen bidez (webgunea, sare sozialak, jardueren aurkezpenak eta argitalpenak).
“Gure ustez, eremuak-en deialdi jarraituarekiko eta horren espezifikotasunekiko paraleloan, laguntza berri hauek Bizkai, Araba eta Gipuzkoan jarduera artistikoa babesteko sistemaren sarean artatu gabe zegoen hutsune bat betetzeko balio dute”, azaldu dute arduradunek. Izan ere, testuinguru horretan egin da jarduera artistikora zuzendutako laguntzen deialdia. Ze, bi laguntza horien bidez, eskatzaileek euren asmo eta ardierazpenean zehaztutako behar espezifikoak estali gura dituzte, euren obra garatzeko denbora izan dezaten laguntzeko.
Martxoaren 2ra arte.
Oraindik zabalik dago beren jarduera diskurtso garaikideen esparruan gauzatzen duten banakako egileen zein egile kolektiboen proposamen artistikoentzako deialdia, eta proposamenak jasotzen jarraituko du martxoaren 2ra (domeka) bitartean.
Laguntza eskatu ahalko dute jarduera artistikoko lanak egin nahi dituzten eta baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek. Hala, laguntza Bizkai, Araba eta Gipuzkoako udalerriren batean egoitza fiskala duten pertsonei emango zaie.
Eskaera eremuak-en webgunean egin beharko da, eta horregaz batera hiru dokumentu aurkeztu beharko dituzte interesatuek: alde batetik, dokumentazioa, hau da, eskatzailearen izen.abizenak, eta eskatzaileen zerga egoitzen ziurtagiria; bestetik, dosierra, eskatzailearen datu pertsonalekin, harremanerako datuekin, NArekin, curriculumarekin, eta artistaren lanaren dokumentazio grafiko zein testualarekin; eta, azkenik, motibazio eskutitza edo asmoen adierazpena, behar bezala arrazoituta.
Proposamenak izan daitezke obra ekoizpen proposizional edo esperimentalak, betiere horien aurrekontuak ez baditu 4.000 euro gainditzen, edo hezkuntzaren esparruagaz lotura handiagoa duten ekimenak, besteak beste, argitalpenak, aurkezpenak, erakusketak edota egonaldiak.
Proposamen guztien artean, eremuakeko Batzorde Teknikoko kideek osatutako epaimahaiak egingo du hautaketa, eta hautagaiak deitu ahal izango dituzte beharrezkoa den edozein argibide emateko edo elkarrizketa pertsonalak egiteko.