2025/2/12

Ikedi II-Liher kolore gorriagaz eta Txaparro-Garalde, urdinagaz. Argazkia: Amorotoko Pala Txapelketa.

33. Pala Txapelketarako izen ematea, zabalik

Martxoaren 6an hasiko dute Amorotoko Pala Txapelketaren 33. ekitaldia. Izen ematea zabalik da, hilaren 23ra arte.

Mutrikuko Luardo etxea

"Ilusioz" ekin diote energia komunitatea eratzeko lehen urratsei Mutrikun

Lehen saioan "baikortasuna" eta "ilusioa" nagusitu zela adierazi du Mutrikuko Udalak. Bigarrena, otsailaren 19an [eguaztena] egingo dute, 18:00etan, Luardon.

Joko bi definitzen dituen material hautaketa

Winter Seriesen finalerako materialaren hautaketa egin dute bi bikote finalistek. Pilota bizkorrak aukeratu dituzte Erkiagak eta Ibarluzeak; mantsoagoak, Ladutxek eta Mantzisidorrek. Partiduak material aukeraketa molda dezakeela nabarmendu dute lau puntistek.

2023ko Surf eta Bodyboard Txapelketa

Surf eta Bodyboard Txapelketak hartuko ditu zapatuan Karraspiok

Lekeitioko Artzabal Surf Elkarteak zapatuan [otsailak 15] 10:00etarako ipini du hitzordua; egun osoko txapelketa izango da. Parte hartzeko izena eman behar da.

Ondarroako arraunlarian Sestaoko jaitsieran.

Sestaoko traineru jaitsiera irabazi dute ondarrutarrek

Ondarroako senior neskek lehenengo postua lortu dute Sestaon, eta lekeitiarrek, ostera, hirugarrena. Ondarroako senior mutilek hirugarren eta zazpigarren postuak eta Lekeitiokoek hamargarrena eskuratu dituzte. Hurrengo estropada zapatuan [otsailak 15] izango da, Orion.

Praktika artistikora zuzendutako bi laguntza esleituko ditu eremuak-ek

Zabalik dago euren jarduera diskurtso garaikideen esparruan gauzatzen duten banakako egileen zein egile kolektiboen proposamen artistikoentzako deialdia, eta proposamenak jasotzen jarraituko dute martxoaren 2ra (domeka) bitartean.

Kuantika eta surfa izango dituzte ardatz Zientziaren Giltzaken hitzaldian

Aran Garcia Lekue fisikariak eskainiko du astelehenean [otsailak 17], 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean egongo den hitzaldia.

Izeitxo-Martel eta Jaunarena-Etxezarraga Beteranoen Trinkete Txapelketan

Hezetasunak baldintzatu du hirugarren jardunaldia

Beteranoen Trinkete Txapelketako hirugarren jardunaldian bi partida jokatzekoak ziren arren, ezin izan dituzte jokatu. Hala, Izeitxo-Martxel eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteek jokatu dute asteko partida.

Zabalik dago Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea

Aurten apirilaren 21etik 26ra bitartean egingo da arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea, Aulestin.

Ispasterrek goi mailako zaldi probak hartuko ditu

Zaldi mandoen sariketaren 40. aldia eta kintxopekoen 30. ekitaldia egingo dituzte otsailaren 14tik 17ra bitartean Ispasterren.

Arbideko II. Gazteen Bloke Txapelketa.
Gehiago