Burbuila Musikalen balorazio “oso positiboa” egin du Tarinek
Otsailaren 10etik 14ra askotariko kontzertuak eskaini dituzte musika eskolako ikasleek, Berriatuko zein Markina-Xemeingo egoitzetan.

Tarineren Burbuila Musikalak eztanda egiten ez duten burbuila horietakoak dira, handitzen eta handitzen doazenak bakarrik. Musika eskolako ikasleek askotariko kontzertuak eskaini dituzte otsailaren 10etik 14ra. Zapore onagaz amaitu dute irakasle, ikasle eta ikusleek, “zapore onegiagaz” esan dute eta guzti.
Hain zuzen ere, Tarinetik adierazi dute helburuak bete dituzte eta “oso pozik” amaitu direla emaitzagaz, hau da, balorazio “oso positiboa” egin dute. Musika eskolaren asmoa ikasleek lantzen dituzten tresna desberdinak erakustea, da bakarka, bikoteka zein hirunaka: ateria, gitarra, baxu elektrikoa, zeharkako flauta, klarinetea eta saxoa, pianoa edota trikitixak, besteak beste. Sorpresa modura, pandero taldea aurkeztu zuten. Hori guztia musika mota eta adin desberdinetako ikasleek plazaratu dituzten, “elkarlanean jarrita danok denetaz ikasteko”.
Aurtengo Burbuila Musikaletan beste urte batzuetan baino publiko gehiago elkartu dela diote, “hazten goazen seinale da, oso positiboa”. Burbuila bakoitza 40 minutukoak izan dira “freskoak eta arinak”, erreportorioa aukeratzen dutenean saiatzen dira “publiko ezberdinenentzako egitea eta benauladi guztientzako musika jotzea”. Baina ikasle eta ikusleak ez ezik, irakasleak ere “oso pozik” geratu dira “momentu zoragarriak” pasarazi dizkietelako.
Hurrengo Burbuila Musikalak ekainean egingo dituztela aurreratu dute, musikaz familian eta lagunen artean ostera ere gozatzeko.





















