Felix Beristain Amallobietak 30 urte inguru zeramatzan Sarrian bizitzen. Margolariak lehen garaietan kostrunbrismoa landu bazuen ere, poskubismoa, abstrakzioa eta hiperrealismoa ere bere egin zituen.
Jatetxe Nabarniz laugarren urtez jarraian nagusitu da Ispasterko zaldi mandoen 30. sariketan. Kintxopeko 40. sariketa Gaztañeik poltsikoratu du, eta Lea-Artibaiko eskualdeko saria, berriz, Ibekohondok.
Mutrikuko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira proposamenak, otsailaren 28a [barikua] baino lehen.
Garazi Floresek lehenengo postua lortu du emakumezko haurren mailan, eta Iraia Ituartek, bigarrena. Juan Luis Elezgaraik, ostera, gizonezko beteranoetan bigarren postua eskuratu du.
Anexo guneko aparkalekua berregiteaz gain, bertatik igarotzen den Zaldu erreka bistaratuko dute.
Jon Tambourindeguy eta Danel Mandiola menderatu dituzte Biscayne txapelketako aurrekanporaketa faseko finalean, Danian. Bikoteak eta finalaurrekoak zehaztu dituzte.
V. Karras Fighters txapelketa antolatu du Artzabal Surf Elkarteak; 60 parte hartzaile baino gehiago eduki ditu txapelketak.
Bizkaiko batel ligako bigarren jardunaldia lehiatu zuten zapatuan (otsailak 15) Ondarroako uretan. Bertan, juniorretatik hasi eta kimu mailakoetara arteko Isuntzako, Ondarroako, Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko eta Gernikako batelak uretaratu ziren.
Beteranoen Trinkete Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute pilotariek. Landerrek eta Fosterrek jokatutako hiru partidak irabazi dituzte, eta beraz, finalaurrekoetara sailkatu den lehenengo bikotea izan da.
Otsailaren 10etik 14ra askotariko kontzertuak eskaini dituzte musika eskolako ikasleek, Berriatuko zein Markina-Xemeingo egoitzetan.
Zortzigarren jardunaldian bi partida utzi behar izan dituzte bertan behera, lesioen ondorioz. Bederatzigarren jardunaldia eguenean [otsailak 20] hasiko da.
Palestinako su etena arriskuan dagoela iritzita, Gernika-Palestinak euren ekimenekin elkarlanean aritu diren eragile sozial, politiko eta sindikal guztiekin aldebiko erronda hastea erabaki du, gizartea aktibatzeko eta egoerari erantzun bateratua emateko asmoz.