Errugbi topaketa, kirolari ikusgarritasuna emateko

Mutrikuko San Migel zelaiak Gipuzkoako zelaietan hilabetero egiten den hitzordua hartu zuen domekan: errugbi topaketa. Bertan, 125 ume inguru bildu ziren, “giro bikainean” Mutriku Errugbi Taldekoen berbetan.
“Eguraldi zoragarria egin zuen, eta topaketa oso aberasgarria izan zen”, azaldu dute. Talde modura aurrera pausoak ematen ari dira, eta horrelako ekintzek ikusgarritasuna ematen dietela errugbuari diote: “Guretzako garrantzitsuak dira horrelakoak, eta oso-oso ondo joan da Mutrikukoa. Oso positiboa izan da”.
Taldekoek, gainera, aukera aprobetxatu dute Mutrikun ostegunetan 17:30ean entrenatzen dutela gogorarazteko, eta 10 eta 13 urtekoei bertaratzeko deia egiteko: “10 eta 13 urtekoentzako ateak zabalik daude, probatu nahi izanez gero”.