Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Maila ona erakutsi dute arraunlariek Ondarroan, batel ligako bigarren jardunaldian

Bizkaiko batel ligako bigarren jardunaldia lehiatu zuten zapatuan (otsailak 15) Ondarroako uretan. Bertan, juniorretatik hasi eta kimu mailakoetara arteko Isuntzako, Ondarroako, Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko eta Gernikako batelak uretaratu ziren.

Ondarrutarrak etxeko estropada lehiatzen. Iñaki Beitia
Ane Maruri Aransolo
Ondarroa
2025/02/18

Hasi berri dute Bizkaiko Batelen Liga arraunlariek, eta asteburuan Ondarroan izan dute hitzordua: Bizkaiko batel ligako bigarren jardunaldia lehiatu zuten zapatuan (otsailak 15) Ondarroako uretan. Bertan, juniorretatik hasi eta kimu mailakoetara arteko Isuntzako, Ondarroako, Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko eta Gernikako batelak uretaratu ziren, maila ona erakutsiz.

Hain zuzen ere, junior mailako nesken kategorian gailendu ziren Isuntzakoak. Izan ere, maila horretako lehen bi markarik onenak Lekeitioko taldearenak izan ziren: Isuntza B taldea izan zen azkalrrena, 11.05,29ko denboragaz, eta lau segundu beranduago ailegatu ziren Isuntza A taldekoak. Podiuma Itsasoko Amak osatu zuen, eta maila horretan, bosgarrenak izan ziren mundakarrak, lehenengoarengatik 21 segundora.

Maila horretako gizonezkoen kategorian, Mundakako eta Bermeoko taldeek ere parte hartu zuten, bosgarren eta zortzigarren postuak eskuratuz, lehenengoa izan zen Deusto B taldearengandik hamalau eta 25 segundora helmugaratuta, hurrenez hurren.

Kadeteetan, emakumezkoen artean, Mundakako taldea izan zen onena, Ondarroa C batelak jarraituta. 9 minutu 24 segundoko marka ezarri zuten mundakarrek, eta horiek baino bi minutu eta bi segundo gehiago behar izan zuen etxeko taldeak euren lana amaitzeko. Deusto A izan zen hirugarrena, eta Ondarroa A taldea, berriz, laugarrena; ondarrutarrek 12 minutu eta 58 segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko.

Maila horretan, Gernikako bi taldek, Isuntzako beste bik eta Ondarroako beste batek ere parte hartu zuten. Gernika A taldea zortzigarrena izan zen (15.02), Gernika B bederatzigarrena (15.42) eta Isuntza A hamargarrena (18.53). Horien ostean, Isuntza B hamabigarren geratu zen (22.20) eta Ondarroa B hamahirugarren (24.00).

Gizonezko kadeteetan, Isuntza Ak eta Bk, Ondarroak, Mundakak, Elantxobek eta Bermeok parte hartu zuten, eta laugarren postua eskuratu zuen Lekeitioko A taldeak. Seigarrena izan zen Ondarroa, hamargarrena Mundaka, hamabigarrena Elantxobe, Bermeok jarraituta, eta hamaseigarrena Isuntza B.

Haurren mailan, gizonezkoen kategorian, mundakarrak nagusitu ziren, 04.59,88ko denboragaz, Kaikukoek eta Arkotekoek jarraituta. Laugarrenak izan ziren Ondarroa A batelekoak, 05.11,91ko markagaz. Elantxobetarrak bederatzigarren, Ondarroa Bkoak hamargarren, Bermeokoak hamahirugarren eta Elantxobe Bkoak hamalaugarren. 

Emakumezkoetan ere, mundakarrak izan ziren eskualdeotako taldeetan onenak: bigarren postua lortu zuten, 05.35,81eko denboragaz, Itsasoko Ama lehenengoetatik lau segundora. Ondarrutarrak laugarrenak izan ziren, Elantxobekoak bosgarrenak, Isuntza Bkoak seigarrenak. Ostean, Ondarroa A, Isuntza A eta Isuntza C zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Eta, kategoria mixtoan, Isuntzakoak nagusitu ziren, 05.18,06ko denboragaz. Ostean, Itsasoko Ama B batela helmugaratu zen, eta hirugarrenak izan ziren bermeotarrak, lekeitiarrengatik 41 segundora. Isuntza B bosgarren sailkatu zen.

Kimu mailan, gizonezkoen kategorian, Isuntzak bakarrik parte hartu zuen, 02.45,21eko marka ezarriz. Emakumezkoetan, aldiz, lau taldek lehiatu zuten: Arkotek, Isuntzak, Ondarroak eta Elantxobek. Denen artean Arkotekoak izan ziren azkarrenak, eta horiengandik bi segundora ailegatu ziren lekeitiarrak. Podiuma ondarrutsarrek osatu zuten, 15 segundora, eta laugarrenak izan ziren Elantxobekoak, 38 segundotara. Kategoria mixtoan, berriz, Itsasoko Ama A nagusitu zen, Kaikuk jarraituta, eta hirugarren postua izan zen etxeko taldearentzako. Isuntza B bosgarren sailkatu zen eta Mundaka seigarren.

Guztira zortzi estropada izango dira Bizkaiko Batel Ligaren parte, eta hurrengo estropadak Sestaon lehiatuko dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.