Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuko dute Markina-Xemeinen
Aurkezpena barikuan [otsailak 21] izango da, 18:30ean, Arkupe aurrean.
Maiatzaren 15etik 25era izango da aurtengo Euskaraldia, eta Markina-Xemeinek ere bere hamaikakoa edukiko du. Euskara Batzordearen ekimenez, barikuan [otsailak 21] 18:30ean elkartuko dira, arkupe aurrean (euria ari badu, Plazabarripean); herritar denei parte hartzeko gonbidapena luzatu diete. Hala, hamaikakoa osatzen dutenek “euskararen erailera bultzatzeko urratsa” emango dute Euskaraldian zehar. Gaineratu dutenez, hamaikakoaren bitartez herritarren parte hartzea ere aktibatu egingo dute, “Euskaraldiaren berri euren inguruan emanez”.
Herriz herri eta entitatez entitate sortzen diren hamaikakoez gain, Euskal Herrian ere hamaikako orokorra dago; horren parte da Ana Goitia lekeitiarra. Era berean, Euskaraldian parte hartuko duten ahobizi eta belarriprestei ere euren hamaikakoa osatzera bultzatu dituzte: “Gonbidea egiten dugu nork bere hamaikakoa osatu dezan, hau da, hizkuntza ohiturak aldatzeko aliatu izango dituzten hamaika lagunen zerrenda osa dezan”.