Ondarroako Udalak ibilgailuen gaineko zergak helbideratzeko deia egin du
Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zebitzuan edo helbide elektroniko bidez egin daiteke helbideratzea. Zerga ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 1etik ekainaren 2ra artekoa izango da.
Ondarroako Udalak Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Udal Zerga (TMIZ) helbideratzeko deia egin die herritarrei. Ordainketa helbideratzean, kontu korrontetik egingo da, eta horrela, herritarrek ez dute udal bulegoetara gerturatzeko beharrik izango.
Ibilgailuen gaineko zerga helbideratzeko bi aukera daude; bankuko datuak orokorra@ondarroa.eus helbidera bidalita, edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura aurkeztuta. Zerga ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 1etik ekainaren 2ra artekoa izango da. “2025eko maiatzaren 9an zordunduko da 2025eko TMIZ kontuan”. Hala, maiatzaren 2a baino beranduago bidaltzen duten herritarrentzat datorren urtean izango du eragina.