Zaldupe kiroldegiko gimnasioan makina berriak jarri dituzte

Zaldupe udal kiroldegiko gimnasioa eraberritze prozesuan dago. Izan ere, jarri berri diren makinekin beste fase bat burutu dela adierazi du Ondarroako Udalak. Fase honetan, kardio makinak hobetu dira, 14.297 euroko inbertsioagaz.
Duela urtebete inguru indarreko makina guztiak berritu ziren, eta etorkizunera begira, datorren urtean, clycling gelako bizikletak berritzea izango litzake udalaren ideia.

Argazkia: Ondarroako Udala.