Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Amama, irrifarreen ondarea' antzezlana zuzendu du Ugaitz Alegriak

Domekan [martxoak 2] estreinatuko da Bilboko Pabelloi 6 aretoan, 12:00etan.

'Amama, irrifarreen ondarea' antzezlanaren aurrestreinaldia egin zuten Zornotzan. Eidabe.
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/02/27

Amama, irrifarreen ondarea antzezlana estreinatuko da domekan [martxoak 2] Bilboko Pabelloi 6 aretoan, 12:00etan. Eidabek ekoiztutako umeentzako antzezlana da, Aizpea Goenagak egindakoa, eta Ugaitz Alegria ondarrutarrak zuzendutakoa. 50 minutuko antzezlan honetan “magiaz” betetako istorioaz gozatzeko aukera izango dute umeek, “amona baten aurpegiko zimur bakoitzak istorio bat kontatzen duela” gogoraraziz. 

Zortzi urte dituen Lea da antzezlaneko protagonista, eta eskolako lagun guztien amonak ikusten dituenean, berak ere amona bat “behar” duela konturatzen da: “Bere amagaz bizi den zortzi urteko umea da Lea. Bera lagun guztien amamak ikusten ditu egunero: igeriketara eramaten, parkean, eskolara haien bila datozenean… eta bere gogo guztiagaz amona bat behar duela konturatzen da”. Hala, Leak amari komunikatzen dio bere beharra, baina ama lanpetuegi dagoenez, ez dio kasu handirik egiten: “Amak jaramonik egiten ez dionean, amona baten bilaketan hasten da Lea, eta horretarako, udaleko bulego batera eta birziklatze gune batera joaten da. Leku hauetan ez du amonarik bilatzen, beraz, iragarki bat idatzi eta pila bat amona agertzen zaizkio, nahiz eta berak ez duen batik gustuko”. Alegriak azaldu duenez, halako batean, Learen bizilaguna den Itziar agertzen zaio parez pare, eta protagonistak eta bizilagunak sekulako “konexioa” izango dute. 

Istorio honekin gai desberdinak jorratu nahi izan dituzte egileek: “Antzezlan bat baino gehiago da. Transmisioari berebiziko garrantzia eman, eta amonak omendu nahi izan ditugu lan honekin. Egindako lana eta duten presentzia omentzeko modua ere bada”. Belaunaldien arteko loturan jarri dute begirada antzezlanean, hauek “ospatu” eta “indartzeko” helburuagaz, eta amonen “jakituria” eta “balioak” bilobetaraino transmititzearen garrantzia azpimarratu dute. Horrez gain, hezkuntzaren balioa, kultura inklusioa, edo inpaktu emozionala ere erdigunera ekarri nahi izan dute, besteak beste. 

Nagore Gonzalez eta Itxaso Gil dira antzezlaneko aktoreak, eta musika Inunek egindakoa da. “Kanta herrikoi bi daude, istoriora moldatuta daudenak, eta beste kanta original bi, Inunek egindakoak”, zehaztu du zuzendariak. 

Astelehenean [otsailak 24] Amama, irrifarren ondarea antzezlanaren aurrestreinaldia egin zuten Zornotzan, herriko eskolako ikasleentzat, eta Ugaitz Alegria zuzendariak aipatu duenez, emaitzarekin “oso pozik” gelditu zen lan taldea: “Azkenengo lau egunetan Zornotzako antzokian entseatu du lan taldeak, eta bosgarren egunean, herriko eskolako ikasleen aurrean egin genuen antzezlana aurrestreinaldi gisa. Zapatuko entsegua ez zen oso ondo atera, eta astelehen goizean dena errepasatu ondoren, asteleheneko aurrestreinaldia eta gero oso pozik gelditu ginen denok, bai lan taldea, eta baita Zornotzako eskolako ikasle eta irakasleak ere”. 

Argazkia: Eidabe.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.