Beste emakume bat stand up paddle egiten
Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

Gadea Ibarloza Arrizabalagak umea zela balleta egiten zuen, eta etxean bizikleta ere bai, baina kanpoko kirol aktibitaterik egin barik zegoen Frantzian stand up paddle (SUP) ezagutu zuen arte. 2016. urtean hasi zen kirol hori egiten, semeak kirol horretan hasi eta emakume askorik ez zegoela jabetu zenean: «Ikusi nuen ez zegoela emakume askorik eta esan neurekiko: ‘Aurrera! Beste bat ere egon behar da!’».
Gaur egun seme batekin eta alabarekin dabil. Hasieran, inguruko txapelketetara joaten zen, baina, gerora, inguruko probintzietara. Gaur egun Espainiako estatu osoan ibiltzen da, besteak beste, Melillan, Galizian, Mediterraneoan eta Andaluzian, baita espainiar estatutik kanpo ere, batez ere Frantzian. Seme-alabak eta hirurek arraun elkartearen alboko lokala erabiltzen dute aldagelatzat. Urte guztian entrenatzen dute, nahiz eta neguan gutxiago entrenatu. Urtaro horretan, gimnasioko lan gehiago egiten du Ibarlozak. Entrenatzeko sasoian, euren kabuz ibiltzen dira, lagun duten beste kirolari baten pautak jarraituta.
Txapelketak hondartzetan eta erreketan izaten direnez, ez da egoten ez aldagelarik, ez komunik, «eta salduta egoten zara». Dio hilekoarekin hasieran migrainak edukitzen zituela: «Gertatu izan zait lasterketa egin gabe uztea arazo horrengatik. 40 urterekin elikadura goitik behera aldatu nuen, eta joan egin zitzaizkidan».
Lortutako sari nagusien artean, 2024an, Galizian lehiatutako Espainiako Txapelketan txapeldun geratu zen zen master kategoriako beach race modalitatean eta hondartzako sprint-etan eta txapeldunordea master erresistentzian (22km) eta Melillan, berriz, kategoria berean, distantzi luzeko Espainiako txapeldun geratu zen 2024an eta 2023an. Proba horretan hirugarren sailkatu zen 2021ean, Alacanten.