Aldarrikapenez betetako hamaika hitzordu, asteburuan zehar

Ikusi martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren inguruan antolatutako Lea-Artibai eta Mutrikuko herriz herriko egitaraua.

Manifestazioa Mutrikuko kaleetan zehar.

Ekitaldiz eta aldarrikapenez beteko dira Lea-Artibai eta Mutrikuko kale zein plazak datozen egunotan. Izan ere, Emakumeen Eguna bihar [martxoak 8] bada ere, gaurko zein osteko egunetarako ere hitzorduak zehaztu dituzte herriz herri.

Ikusi egitaraua herriz herri:

AMOROTO

  • Martxoak 8.
    18:00. Txokolate jana herriko tabernan, herriko belaunaldi guztietako emakumeentzat. Gaur arte izena eman daiteke.  
  • Martxoak 15, zapatua.
    19:00. Beatriz Egizabalen Gregoria bakarrizketa. Feminismoa ikuspuntu umoretsutik lantzen du. 

AULESTI

  • Martxoak 8.
    12:00. Herria apainduko dute denen artean.
    13:00. Elkarretaratzea.
    Ostean. Dantza parte hartzailea.
    Ondoren. Poteoa, karro musikatuagaz.
    15:00. Bertso bazkaria, Eli Pagola eta Maider Arregi bertsolariekin.
  • Etzi.
    11:30. Miren Amurizarekin solasaldia, liburutegian. Pleibak liburuari buruz ariko dira. 

BERRIATUA

  • Martxoak 7.
    19:00. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
  • Martxoak 7, 8 eta martxoak 15.
    09:00. VII. Nesken zesta punta txapelketako partiduak. 
  • Martxoak 16, domeka.
    17:00. Ginkana berdinzalea, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • Martxoak 31, astelehena.
    18:30. Leslie Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa liburuari buruzko tertulia. 

ETXEBARRIA

  • Martxoak 7.
    18:30. Volar dokumentala eta solasaldia, kutur aretoan. 
  • Martxoak 8.
    19:00. Elkarretaratzea eta irakurketa, plazan.
    21:30. Etxebarriko emakumeen herri afaria. 
  • Martxaoak 9.
    12:00. Emakumezkoen eskuz binakako txapelketa nagusia.

ISPASTER

  • Martxoak 7.
    18:30. Transexualitateari buruzko hitzaldia Iñigo Egiluz aretoan, Naizen elkartekoekin. 
  • Martxoak 8.
    14:30. Bizi Ispasterko Nagusiak Elkarteak antolatuta, bazkaria, herriko tabernan.
    18:00. Amaia, Saji eta Ireneren kontzertua.
    19:00. Elkarretaratzea.
    Ondoren. Kantu poteoa herritik.

LEKEITIO

  • Martxoak 8.
    11:00. Gazte asanbladak deituta, solasaldia, gaztetxean.
    12:30. Autodefentsa tailerra, Gazte Asanbladak deituta, gaztetxean.
    13:00. Lekittoko Mugimendu Feministak deituta, ekintza plazan.
    15:00. Bertso bazkaria Ikastolan, Aissa Intxausti eta Ane Labaka bertsolariekin, Lekittoko Mugimendu Feministaren eskutik.
    22:00. Gazte asanbladak antolatuta, kontzertuak gaztetxean: I.RAT.I X DENZ eta Mikosis.
  • Martxoak 16, domeka.
    11:30-14:30. Lekeitioko Udalak antolatuta, Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen VIII. Azoka, plazan. 

MENDEXA

  • Martxoak 8.
    10:00. Mendi martxa, Mendexako plazatik hasita: Leagi eta Errege bidea jarraituta, plazara bueltatuko dira.
    13:30. Txikiteo musikatua.
    15:00. Bazkaria, txokoan.
    20:00. Elkarretaratzea, plazan. 

MARKINA-XEMEIN

  • Martxoak 7.
    21:00. Biren kontzertu akustikoa, Akerbeltz Gaztetxean. 
  • Martxoak 8.
    17:30. Emakumeentzako tertulia Uhagonen: Markina-Xemeingo egoera, feminismotik.
    19:30. Mobilizazio zaratatsua, Arkupean hasita.
    Ostean. Karro poteo musikatua, kalerik kale.
    23:00. Alloxelets Djak, Sakris tabernan.

MUNITIBAR

  • Martxoak 8.
    11:00. Gosaria, plazan.
    Ostean. Herri apainketa.
    13:00. Elkarretaratzea, autobus geltokian. 

MUTRIKU

  • Martxoak 8.
    09:00. Itxaplerua.
    Ondoren. Txurruka tapau, EMAren eskutik.
    Egunean zehar. Berdintasunaren oihala, udaletxean, Zabiel eskulan taldeko emakumeen kultur elkartearen eskutik.
    10:30. Pala txapelketa herrikoia, Egaña gunean, EMAren eskutik.
    13:00. Triki poteoa.
    15.00. Bazkaria, Ziñua elkartean.
    17:00. Txapa tailerra, Lapatxoko Gaztelekuan.
    18:00. Mutriku morez margotzen, Lapatxoko Gaztelekuan.
    19:00. Manifestazioa, Marimatraka Batukada Feministagaz, EMA gunetik, Goiko plazara.
  • Martxoak 9.
    18:00. Cinco lobitos zine emanaldia eskainiko dute Zabiel kultur etxean, EMAk antolatuta. 
  • Martxoak 10, astelehena.
    12:10. Hegoak zabaldu ekitaldia, Goiko plazan, Mutriku BHIkoekin. 
  • Martxoak 29, zapatua.
    18:00. Marginalia eta Otempodiz kale ikuskizuna, Zabiel plazan. 

ONDARROA

  • Martxoak 8.
    11:30. Mahaingurua, Etxelilan. Ondarroako borroka feministaren bilakaeta. 
    13:00. Manifestazioa, Etxelilatik Alamedara, Andrabanda feministagaz. Errekatik Andrak Erramutan trainerua joango da.
    14:30. Bazkari autogestionatua, Alamedan.
    Bazkalostean. Jai giro feminista.
    19:30. Itaiak deituta, mobilizazioa Itsasaurretik hasita. 

ZIORTZA-BOLIBAR

  • Martxoak 8.
    13:30. Triki poteoa, plazan.
    14:00. Bazkaria, Kanpape tabernan.
    18:00. Ring ikuskizuna, udaletxeko bigarren solairuan.
    20:00. Elkarretaratzea, plazan.