Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Arrakastatsua" izan da Santa Katalinako horma irudiaren inaugurazioa

Lekeitio Lagunkoiak Jose Arrueren "Itxasgaña Txakolina" koadroaren erreprodukzioa egin dute Santa Katalina bideko aterpean. Inaugurazioan 70 lagunetik gora elkartu dira: "Herritarrez gain, Mendexa, Gizaburuaga, Ispaster eta Ondarroako herritarrak ere etorri dira".

Jose Arrueren irudia margotu dute Santa Katalina bideko aterpean. Inaugurazioa
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/03/10

Santa Katalina bideko ermitan hainbat lan egin ostean, joan den eguenean [martxoak 6] inauguratu zuen Lekeitio Lagunkoia taldeak bertan egin zuten horma irudia. Inaugurazioa “oso arrakatatsua” izan zen, izan ere, 70 lagunetik gora elkartu ziren bertan: “Herritarrez gain, Mendexa, Gizaburuaga, Ispaster eta Ondarroako herritarrak ere etorri ziren ekintzara”.

Bertan izan ziren, era berean, Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea, Marta Moreno Eusko Jaurlaritzako ordezkaria eta Maite Zabala Ispasterko Lagunkoi taldeko kidea eta Bizkaiko batzarkidea ere. Aldazabalek “biziki txalotu” zuen Lekeitioko taldea egiten ari den lana. Era berean, gogorarazi zuenez, antzeko ekimenetarako udaleko baliabide tekniko guztiak eskuragarri daude, boluntario egiten diren eta herritar denen onurarako diren ekintzak gauzatzeko.

Zabalak, ostera, Lagunkoia taldearen inguruan hitz egiteko tartea hartu zuen; azaldu zuenez, Etxebarrian eta Ziortza-Bolibarren izan ezik, eskualdeko gainontzeko herri guztietan dago taldea martxan. Nabarmendu zuenez, euren arteko komunikazioan eta elkarlanean dute “hobetu beharra”. Hala ere, harro agertu zen Lekeitioko taldeak duen indar eta prestakuntzagaz. 

Lekitto Bedarrako eta Lagunkoi taldeko Julian Arratek, aldiz, azaldu zuen zein izan den Jose Arrueren margolana hor erreproduzitzeko arrazoia: “100 metro ingurura Fausto Ibañez de Aldekoa bodega eta koadroa egitea agindu zuen kokapena daude”. Txakolinak herrian zuen garrantzia ere aipatu zuen, duela mende batzuetako antolakuntza eta arauak gogora ekarriz.

Ekitaldiagaz amaitzeko Pipas txakolina dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta baita koadro originala ikusteko ere: “Koadro originala ikusteko aukera edukitzea pribilegio modura hartu dute etorritakoek. Erreprodukzioa ere asko baloratu dute, eta ziurrenik, erreferente bihurtuko da herriko txakolinaren historia ezagutzeko orduan”.

Hurrengoak. Lagunkoi taldeak ez du etenik. Hileroko zartzuela emanaldia egingo dute eguaztenean [martxoak 12]: El barbero de Lavapies ikusteko aukera egongo da, 18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Martxoaren 19an, ostera, El olivo filmaren emanaldia eskainiko dute, toki eta ordu berean. Martxoagaz amaitzeko, 28an Denbora Bankuagaz batera lehen sorospen ikastaroa antolatu dute; aurrerago emango dituzte zehaztasun gehiago.

Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia
Argazkia: Lekeitio Lagunkoia

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.