Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Don't be dummy! Zuk ez duzu ordezkorik' ekitaldia egongo da Ondarroako Kofradia Zaharrean

Ondarroako ikastetxeetako ikasleei bideratutako ekitaldia izango da eguaztenekoa [martxoak 12], eta bi saio egongo dira: 9:50ean, eta 11:15ean.

Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2025/03/10

Gazteei zuzendutako Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko programa bat da Don’t me dummy! Zuk ez duzu ordezkorik ekitaldia, eta bide segurtasunean, “gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan” gazteak sentsibilizatzea da helburua. Ondarroako Kofradia Zaharrean egongo da eguaztenean [martxoak 12], eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako bi saio egongo dira; lehenengoa, 9:50ean, eta bigarrena, 11:15ean. 

Dummy pertsonaia da ekitaldiaren ardatza, eta Ugaitz Alegria ondarrutarrak jarriko dio ahotsa abatarrari, zuzenean. Ikasleek ere parte hartzeko helburuagaz, “zenbat pertsona hil ziren errepidean joan den urtean?”, bezalako galderak jarriko dira mahaigainean, eta ikasleek zuzenean erantzun ahalko dituzte, eta jarraian, erantzun zuzena jakingo dute. Horrez gain, hiru gonbidatu egongo dira; suhiltzailea, udaltzaingoa, eta trafiko istripua edukitako pertsona bat. Hiru gonbidatuek beraien testigantzak kontatuko dituzte.

Gainera, Ondarroako ekitaldiko kasuan, Lea-Artibaiko lau pertsonek parte hartuko dute ekitaldian. Alde batetik, Ugaitz Alegriak ahotsa jarriko dio protagonistari, Leire Bereikua errealizazioaz arduratuko da, Berriatuan bizi den Landerrek suhiltzaile gisa hitz egingo du, eta Ibon Oregi markina-xemeindarrak berak izandako trafiko istripuaren inguruan arituko da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.