Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iñaki Lopez, 40. Atxukale Sariko bizkorrena

Iñaki Lopezek irabazi du Mutirkuko 40. Atxukale Saria, Eñaut Urkaregiri eta Unai Morani aurrea hartuta. Eñaut Blbaok mendiko saria lortu du; Cafe Dromedario-Flotanet izan da talderik onena.

Alex Uriarte Atxikallende
Mutriku
2025/03/10

Domekan [martxoak 9], Mutriku nahiz inguruak gaurko eta biharko txirrindularirik puntakoenen kokaleku izan ziren: gazte mailako 40. Atxukale Saria lehiatu zuten. Txirrindulariek 87 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten. Punturik erabakiagarriena, hasieran, Osintxuko zeharbidea izan zen, baina amaierak gorde zuen gogortasunik azpimarragarriena. Izan ere, ziklistek Kalbario mendatea birritan igo behar izan zuten. Ihesaldi murriztu bateko esprintean, Vizcay etxeko Iñaki Lopez Rey nagusitu zen, 2.02.55eko denborarekin; ondoren helmugaratu ziren, hurrenez hurren, Eñaut Urkaregi Sanz eta Unai Moran Aranzabal, biak ala biak denbora berean.

Tropel jendetsua iritsi zen Kalbarioko aldapa pikoen magalera. Mendateak, baina, epaile lanak egin zituen, eta taldea sakabanatu egin zen; lasterketa, ostera, taldetxo txikietan txikitu zen. Helmugatik 30 km baino gutxiagora kokatutako mendate pankartapetik igarotzen lehena F2 Informatika taldeko Eñaut Bilbao Arriaga izan zen. Lasterketa mendatearen bigarren pasaeran erabaki zen. Mutrikuko herriguneko azken etxeak atzean laga bezain pronto, lasterketa buruan zihoan tropeltxoa eraso betean jarri zen.

Bere kartak mahaigaineratzen lehenegoa Cafe Dromedario-Flotanet taldeko Axular Aldazabal Urien izan zen, baina bere taldekide Jon Zuburruti Rodriguez izan zen pankarta azpian bizkorrena. Erasoek han-hemen jarraipena eduki zuten, eta inork ez zuen aginte makina argiki lortu. Hala, taldetxo batek helmugarainoko bidea egitea lortu zuen, eta garaipena esprintean erabaki zen. Esprinta goranzkoan izatea eta azken zuzengua orduko bihurgunera ederto kokatuta sartzea bere alde baliatu zituen Lopezek, eta maila handiko garaipena poltsikoratu zuen.

Argazkia: Jorge Garcia.

 Podiumean Urkaregi eta Moran lagun izan zituen irabazleak. Mendiko saria F2 Informatikako Bilbaok lortu zuen, Zuburrutiren eta Urkaregiren aurretik. Taldekako sailkapenean, Cafe Dromedario-Flotanet izan zen sendoena. Aipagarria, era berean, Igamo Packaging taldeko Itxaso Plazak lortutakoa: parte hartu zen emakumezko bakarra izan zen, eta proba amaitu zuen. Maila handian aritu zen Plaza: 2.12.37ko denbora eginda. Atxukale Txirrindu Taldeak, bestalde, mendiko bizikleta bat zozkatu zuen bertaraturikoen artean, eta zenbaki irabazlea 2.664a izan zen; ordezko zenbakia, aldiz, 3.259a. Irabazleei antolatzaileekin hartu-emanetan ipintzeko deia egin diete; 626 43 87 35 telefono zenbakira deitu behar du.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.