Errigoraragaz bat egiteko deia egin dute
Markina-Xemeingo AEK-k, Markina BHI-k eta Bekobenta eskolak bat egin dute Errigoraren udaberriko kanpainagaz. Herritarrei ere horretara bultzatzeko asmoz, bost litroko oliba olio birjina zozketatuko dute.
Astelehenean [martxoak 10] hasi zuen Errigorak udaberriko Eskutik Eskura kanpaina, Beste modura, denona da onura leloagaz, eta beste behin ere, Markina-Xemeingo AEK-k, Markina BHI-k eta Bekobenta eskolak bat egin dute kanpainagaz.
Herritarrei ere Errigoragaz bat egiteko deia egiteko asmoz, produkturen bat eskatzen dutenen artean bost litroko oliba olio birjina zozketatuko dute. Gogorarazi dute eskerak www.errigora.eus web orrian egin daitezkeela martxoaren 26ra arte, banaketa gunean Markina BHI edo Markina-Xemeingo AEK aukeratuz. Ostean, Markina BHIn jaso beharko dira egindako eskaerak.