Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Euskal Kostaldeko Geoparkeak urteroko bisiten programaz gain, 'Flyscha haurrekin' bisita berria eskainiko du

Bisita gidatuen programa berria aurkeztu zuen atzo [martxoak 18] Euskal Kostaldeko Geoparkeak.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuen programa berria aurkeztu du. Euskal Kostaldeko Geoparkea
Garazi Burgoa Aldarondo
Mutriku
2025/03/19

Denboraldi berriari ekin dio Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoan aurkeztu zuen bisita gidatuen programa berria atzo [martxoak 18], eta Zumaian, Deban eta Mutrikun eskaintzen diren bisiten inguruko berritasunak zehaztu zituzten, “lurraldearen balio natural, geologiko eta kultural garrantzitsua” ezagutzera emateko helburuagaz. Izan ere, aurten, ohiko bisita gidatuez eta norbere kabuz egin daitezken ibilbideez gain, berritasun moduan, Flyscha haurrekin bisita gidatuak ere eskainiko ditu.

Aurkezpen ekitaldian egon ziren Geoparkeko kudeatzailea den Leire Barriuso; Ainhize Azpiazu Mutrikuko alkatea; Marta Amonarriz, Mutrikuko Turismo teknikaria; eta Flyscha haurrekin bisita berria gidatuko duen Ainhoa Erkizia. 

Aurkezpenean plazaratu zutenez, Aste Santuko oporren atarian, Geoparkeak bisita gidatuak eskainiko ditu ia egunero. Berritasuna den Flyscha haurrekin bisitari dagokionez, 4 urtetik 12 urtera arteko umeei zuzenduta egongo da, eta mineralak eta flyscheko fosilak ezagutzeko tailerra eta itsas zeharkaldia barnebilduko ditu, bi ordu eta erditan. Hala, urria amaierara arte zapatu arratsaldetan eskainiko da, eta uda sasoian, berriz, astean birritan. “Etxeko txikienek mineralak eta fosilak ezagutzeko hainbat jolas eta eskulan egingo dituzte, ordubete inguruz, eta Mutrikuko amonite erraldoien sekretuak ezagutzen aritu ondoren, itsasontziz zeharkaldia egitera abiatuko dira. Flysch beltzaren labar ikusgarriak itsasontzitik eta bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, Mutrikuko portua eta Saturrarango hondartza ederraren artean dagoen gunean”. 

Ainhize Azpiazu Mutrikuko alkateak adierazi du, bisita berria “ondarea gizarteratzen jarraitzeko udalaren apustua” dela: “Jesus Mari Narvaez eta Esperantza Azkarragaren lana aitortu beharrean gaude beste behin, euren nahiari esker zabaldu baitzen Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa 2007an”. Duela lau urte Nautilus espazioan udalak gela didaktiko berria sortu zuela aipatu du, “espazioaren eskaintza indartzeko”: “Ondorioz, gure ondarearen transmisioan eragin ahal izan dugu Hezkuntzaren eta Turismo jasangarri baten bidez”. Bestalde, Geoparkeko kudeatzaile den Leire Barriusok “eskerrak” eman dizkio Mutrikuko Udalari: “Benetan eskertzekoa da bisita berri honen bitartez Geoparkearen alderik ezezagunetako bat familien eskura jartzeko Mutrikuko Udalak egin duen apustu sendoa”. Gaineratu du, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako bisiten “oreka aurkitzea eta kalitatean eragiten jarraitzea” dela aurtengo erronka. “Finean, kanpotik etorritako zein bertako bisitariei lurraldeak dituen altxorrak erakustea da helburu nagusia”. 

15 bisita gidatu desberdin daude aukeran Geoparkean, eta urtean zehar, mila bisita baino gehiago eskainiko direla jakinarazi dute: “Bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz egiten dira, eta eskaera handiagoa dagoen irteeretan audio gidak daude eskuragarri ingelesez, frantsesez eta baita alemanez ere”. Informazio osatuagoa Geoparkearen webgunean jaso daitekeela adierazi dute, eta erreserbak ere bertatik egin daitezkeela. 

 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.