30 lagun batu ditu Karraspion lehiatutako VIII. Dzanga txapelketak
Domekan [martxoak 23] lehiatu zen kayak surf eta waveski txapelketa Mendexako Karraspio hondartzan. Euskal zirkuituko lehenengo proba izan zen.

Domekan [martoxak 23] Mendexako Karraspio hondartzak hartu zuen VIII. Dzanga kayak surf eta waveski txapelketa. Lekeitioko piraua taldeak antolatutako proba, Kaya surf Euskal zirkuituko lehenengoa izan zen. Antolatzaileek adierazi dutenez, 30 lagunek parte hartu zuten, eta “oso ondo” joan zen. “Hasieran beldur ginen olatu handiegiak zeudelako emanda, baina Karraspio hondartza Garraitz irlak babesten duenez, ondo atera zen txapelketa. Gainera, eguraldia ere ondo portatu da, eta orokorrean, oso ondo joan da”.
Bederatzi kategoria ezberdinetan banatu zuten txapelketa: Open HP, Open IC, Emakumeak HP, Emakumeak IC, Waveski Open, Emakumeak Waveski, Junior HP, Junior IC eta Master HP. Horrez gain, taldekako sailkapenean, Nautico SS izan zen burua. Antolatzaileek adierazi dutenez, junior eta kadete mailetako partaidetza handitu egin da aurten, “hori, gure kirolarentzat oso ona da”. Ondorengoak izan ziren sailkapeneko buru geratu ziren kirolariak:
- Open HP (Gizonak): Aiur Illarreta Beñaran.
- Open IC (Gizonak): Odei Etxeberria.
- Open HP (Emakumeak): Ainhoa Tolosa.
- Open IC (Emakumeak): Xiang Mezzacasa.
- Waveski Open (Gizonak): Odei Etxeberria.
- Waveski Open (Emakumeak): Nikol Lagourgue.
- Junior HP eta Kadete HP: Eki Otegi.
- Junior IC eta Kadete IC: Eki Otegi.
- Master HP: Txema Karretero.

Kayaksurf Euskal zirkuituko lehenengo proba, Mendexako Karraspio hondartzan. Argazkia: Iranzu Zorzabalbere.