Badator Arbideko hirugarren Txapelketa herrikoia
Martxoaren 30ean [domeka] jokatuko da III. Txapelketa herrikoia, Ondarroako Arbide Eskalada Taldearen rokodromoan. Izen ematea zabalik dago.
Ondarroako Arbide Eskalada Taldearen III. Bloke Txapelketa herrikoia jokatuko da martxoaren 30ean [domeka], taldearen rokodromoan (Iñaki deuna, 40). Ate irekiera 08:30ean izango da, eta 09:00etan ekingo diote txapelketari. Antolatzaileek adierazi dutenez, finalak 16:00etan hasiko dira.
Bihar itxiko da izen ematea, eta gehienez 60 parte hartzaile apuntatu ahalko dira. Gainera, 15 urtetik gorakoei bideratutako txapelketa izango da. Interesa dutenek arbide.eus webgunetik eman beharko dute izena, eta ordainketa transferentzia bidez egin beharko dute; bazkideek 10 euro, eta gainerakoek, 15. “Maila desberdinetako blokeak, parte hartzaileentzat kamisetak, sariak, zozketa eta giro ona egongo da! Beraz, animatu Arbideko hirugarren bloke txapelketa herrikoira!”, adierazi dute antolatzaileek.