Salgai daude Lekeitio Masters Serieserako bonoak
Iaz bezala, Santi Brouard pilotalekuak Jai Alai Ligarako puntuagarria den Masters Series Txapelketa hartuko du. Puntistarik onenek hartuko dute Lekeitio, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, Akarregi pilota elkartearen eskutik. Apirilaren 5ean eta 12an, 19:00etatik aurrera, finalaurrekoak jokatu dira eta apirilaren 17an, 17:00etan, finala. Dagoeneko hiru egunetarako bonoak salgai daude 30 eurotan esteka honetan. Iaz Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Mikel Mantzisidor mutrikuarrak jantzi zuten txapela.