Albaceten lortu dute hurrengo denboraldirako maila igoera, egun bitan borroka estuak lehiatu ondoren. Klubeko ordezkariak "pozik" agertu dira, "lanak bere fruituak" eman dituela adieraziz.
Arku Gain Elkarteak jasoko du aurtengo Mutrikuko berdel aipamena. Berdel Eguna baino lehen, zenbait ekimen antolatu dituzte.
Zapatuan [martxoak 29] 17:00etan hasiko dira Goxua Txapelketako finalak: lehenengo bigarren mailakoa jokatuko dute, eta ostean, lehenengo mailako. Hirugarren "partida berezi" bat ere egongo da: Goñi II-Aretxabaleta eta Txirloi-Urizar.
Mini Green Series probako bigarren lasterketa hartuko du herriak eta horren inguruan hainbat ekintza antolatu dituzte eguaztenetik [martxoak 26] aurrera.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskaren Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Orai NLP zentroak AskHezi euskarazko diktakteta-sistema berria garatu du. Hala ere, sistema umeengana iristeko azken urratsa falta da, azpiegitura handia eskatzen baitu.
Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, Tximista Atletismo Taldeak lasterketa antolatu du barikurako [martxoak 29]; adin guztietarako lasterketa izango da.
Zapatuan [martxoak 29] 19:00etatik aurrera Gatikako Abasenek eta Kortezubiko Jonathan Txertudik euren artean lehiatuko dute.
Ikastaroa barikuan [martxoak 28] izango da, 18:00etan, Lekeitioko Azkue Natura Ikastolan.
Martxoaren 28ra [barikua] arte egongo da arrain kontserbak uzteko aukera, herriko ikastetxeetan eta dendetan.
'Nola bizi dugu hizkuntza eta kultura aniztasuna gure herrian?' hitzaldi eta solasaldi saio irekia egingo dute bihar [martxoak 27], 18:00etan.
Bilera martxoaren 28an [barikua] egingo da, 18:00etatik 20.00etara, Ondarroako Gaztelekuan.
Azken urtean Mendexako Udalak garatutako klima eta energia plan integratuaren herri aurkezpena egingo du udalak bihar [martxoak 27], 18:00etan, udaletxean.
Joan den domekan [martxoak 23] ezin izan zuten Lander-Foster eta Izeitxo-Martxel bikoteek jokatu. Hori horrela, domekan [martxoak 30] partida bakarrera erabakiko dute nor izango den finalerako sailkatua.