Ordu aldaketa egongo da domeka goizaldean
Domekan [martxoak 30] 02:00etan 03:00ak izango dira.

2025eko lehen ordu aldaketa egingo dute asteburuan. Hain zuzen ere, zapatutik [martxoak 29] domekara [martxoak 30] bitarteko gauean egingo dute aldaketa. Zehazki, domekako [martxoak 30] 02:00etan 03:00ak izango dira; beraz, ordubete gutxiago izango du egun horrek.