Zabalik dago Iturretako irteeran egin den behin-behineko desbideratzea
Seinaleztatuta, margotuta, hesiak ipinita eta argiztapenagaz zabaldu dute desbideratzea.

Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, barikuan [apirilak 4] zabaldu zuten Iturretako irteeran egin den behin-behineko desbideratzea: “Seinaleztatuta eta pintatuta dago bidea, eta hesiak eta argiztapena ere baditu”. Zirkulazioa bertatik desbideratuko dutenez, “etorkizuneko biribilgunearen egituren” lanekin hasteko prest egongo dira.
Joan den urteko otsailean bisitatu zituzten saihesbideko lanak Imanol Pradales Lehendakariak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eta gogoratu zutenez, egunero 2.611 ibilgailu gutxiago pasako dira herrigunetik: “Nabarmen hobetuko dira mugikortasuna, segurtasuna, ingurumena eta Markina-Xemeingo eta Etxebarriko bizilagunen ongizatea”.
Proiektuaren barruan, ia kilometro bateko luzera izango duen bide bat eraikiko dute. 335 metroko tunela izango du eta lubaki erako pasabideak izango ditu, “erabiltzaile guztientzako ibilbide segurua eta erosoa bermatzeko”. Horretarako, 25.687.629 euroko inbertsioa (BEZa barne) egingo dute eta lanek 28 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten dute, hau da, 2026ko lehen hiruhilekorako.

Iturretako desbideratzeaMarkina-Xemeingo Udala