Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Markina-Xemeingo 59. Ibilaldi Neurtuak domekan bilduko ditu mendizaleak

Ibilbide luzea eta laburra egongo dira aukeran, eta izena emateak irteera ordua baino ordu erdi lehenago izango dira. Amaieran zozketa egingo dute.

Markina-Xemeingo 58. ibilaldi neurtua. Argazkia: Artibai mendigoizale elkartea. Argazkia: Artibai mendigoizale elkartea.
Ane Maruri Aransolo
Markina-Xemein
2025/04/10

Mendizaleentzako urteroko hitzordu horietako batean bilduko dira Markina-Xemeinen domekan (apirilak 13). Badator beste behin ere Artibai Mendigoizale elkarteak urtero antolatzen duen Ibilbide Neurtua.

“Markina-Xemeini buelta ematea da martxa honen helburua, eta aurten Oiz ingurura joatea tokatzen da. Normalean, Oizera joaten garenean, Mendibiletik bueltatzen gara, baina aurten alderantziz egingo dugu ibilbidea, ohiko bidetik Trabakura doan jaitsiera bustita egonez gero arriskutsua izan daitekeelako, eta domekarako eguraldi iragarpenak ez direlako onenak”, azaldu dute Artibaikoek.

Aurtengoa, 59.a izango da, eta, ohi modura, bi ibilbide izango dituzte aukeran parte hartzaileek. “Denentzako ekitaldia egin gura dugu, eta horregatik prestatzen ditugu bi ibilbide. Luzea gogorra da, 29 kilometrokoa baita, eta desnibel askorekin. Ondorioz laburra ere egongo da aukeran”, gehitu dute.

Alde batetik, ibilbide luzea 29,5 kilometrokoa izango da, eta 1.472 metroko desnibela izango du. Parte hartzaileak 07:00etan abiatuko dira Opela okindegitik (Atxondoa, 4), eta ibilbidea zortzi ordu ingurukoa izatea aurreikusi dute antolatzaileek. Izan ere, hiru gailur igo beharko dituzte: Mendibil (613 metro) eta Zengotitagane (818 metro) eta Oiz (1.026 metro).

Markina-Xemeinen hasiko dira, eta Iturretarantz joango dira, handik Mendibil igotzeko. Gero, Donagarai eta Trabakua zeharkatuko dituzte, Zengotitaganetik Oizera joateko. Hain zuzen ere, bi tontorren artean, Iturzuriko mendi aterpean anoa postua izango dute. Oiztik Kortaguren, Gontzugarai, Zeinke-Ziarregi, Ikaztei zeharkatu eta Kareaga industrialdera ailegatuko dira, gero, herrigunera joateko.

Bestalde, ibilbide laburra egin gura dutenek 9,7 kilometroko bidea izango dute, goranzko 387 metroko desnibelagaz. Lehenengo zatia, Trabakuarainokoa autobusez egingo dute, beraz, 09:30ean jarri dute hitzordua bus geltokian. Oinez, Danagarain hasiko dira (Trabakua ondoan), 10:00ak inguruan. Handik Mendibilera joango dira, eta gero, Iturreta, Laitxu eta Iparragirre zeharkatuta bueltatuko dira Markina-Xemeinera.

Eguraldiak zeresan handia izango du parte hartzaile kopuruan, baina antolatzaileek herritarrei bertaratzeko deia egin diete. Iaz 200 mendizale elkartu zituen martxak, eta aurten antzeko kopuruetan ibiltzea espero dute, betiere eguraldiaren arabera. “Erantzun ona edukitzen duen martxa da”.

Hala, gogoratu dute izena ematea egunean bertan egin behar dela, irteera baino ordu erdi lehenago. Ez da ezer ordaindu behar, gainera. Ibilbidea, ohi bezala, seinaleztatuta egongo da, eta amaieran bertoko produktuen zozketa egingo dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.