UAE taldeko portugaldarrak irabazi du Markina-Xemeinen amaitu den Itzuliaren gaurko [apirilak 10] laugarren etapa, eta Iider berria da. Eskualdeko ziklistak, Txomin Juaristi markina-xemeindarra eta Ander Okamika lekeitiarra, eguneko ihesaldian protagonista izan dira.
Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, Lekeitioko Udalak ez du bandako zuzendariaren kontratua berritu, eta udalaren eta elkartearen arteko hitzarmena "diagnostiko ekonomiko musikal baten menpe" dago. Apirilaren 26an azken ekitaldia eskainiko dute.
2007tik Lekitto Musika Banda udal musika banda ez den arren, udalaren esku egon da zuzendariaren kontratazioa. Hala, zuzendariaren kontratua amaitzean, ez diote berrituko, haren aurkako testigantzen eta titulazio faltaren eraginez.
Zapatuan [apirilak 12] ospatuko dute aurtengo Etxebarriko Elizpe Rock jaialdia. Lea eta Artibai eszenatokietan banatuta, 17:30ean emango diote hasiera egunari, herriko musikariekin.
Euskararen Telefonoaren bidez, 1.206 intzidentzia jaso zituzten iaz, eta horietatik 1.112 kexak izan ziren, 62 zoriontzeak eta 32 kontsultak, iradokizunak edo bestelakoak. Hala ere, kasu horiek errealitatearen lagin txiki bat besterik ez direla diote Behatokikoek.
Hiru ibilbide izango ditu aukeran aurtengo Boga! Mendi Martxak, eta izen ematea zabalik dagoela gogoratu dute antolatzaileek. Dagoeneko 370 pertsona apuntatu dira Ondarroa eta inguruko mendiak ezagutzeko aukerara.
Asier Iturralde 'Gaston' komikilariak Geuretik Sortuak egitasmoaren baitako egonaldia egin du Mutrikun. Bigarren egonaldia maiatzean egingo du.
Nerea eta Maddi Arriola Mendieta ahizpek eta Jon Urdapilletak eskainiko dute kontzertua zapatuan, 19:00etan, Mutrikuko Komentuan.
Ibilbide luzea eta laburra egongo dira aukeran, eta izena emateak irteera ordua baino ordu erdi lehenago izango dira. Amaieran zozketa egingo dute.
48 untza eginda, Billabaso Elkarteak bigarren urtez jarrain irabazi du Etxebarriko Pazkoetako Idi Proba. Zapatuan [apirilak 12] eta astelehenean [apirilak 14], berriz, zaldi-mando eta kinttopekoen sariketa egingo dute, probalekuan.
Lekeitioko BHIk antolatuta, barikuan [apirilak 11], 19:00etatik 21:00etara, Eskolapean elkartuko dira.
Maiatzaren 31an, Iurretako frontoian jokatuko dute Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala.