Gazte Egunerako kamisetak eta bazkarirako tiketak salgai daude
Maiatzaren 3an ospatuko dute Berriatuko Gazte Eguna.
Berriatuko San Gregorioak ate joka daude eta azken urteetan gertatu bezala, herriko gazteek astebete aurreratuko dute jai eguna. Hain zuzen ere, maiatzaren 3an ospatuko dute Gazte Eguna. Motorrak berotzen hasiak dira eta bazkarirako tiketak eta kamisetak salgai jarri dituzte. Kamisetek 15 euro balio dute eta bazkarirako tiketak 10 euroko prezioa du. Fisikiko zein Internet bidez hartu daitezke biak ala biak. Eguenean [apirilak 18], 18:30etik 21:30era Zentralean egongo dira kamisetak eta tiketak saltzen. Horrez gain, inprimaki bat zabaldu dute domeka [apirilak 20] baino lehen eskaera egiteko.