Jaurlaritzak Adimen Artifizialeko Algoritmoen Katalogoa argitaratu du
Zerbitzu publikoak indartzeko asmoz, administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala algoritmoen katalogoa "zabaltzen" joango dela jakinarazi du jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritza zerbitzu publikoetan adimen artifiziala txertatzen hasi da, eta adimen artifizialeko sistemek erabiltzen dituzten algoritmoen katalago publiko bat argitaratu du. Zerbitzu publikoak indartzeko asmoz, administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala algoritmoen katalogoa “zabaltzen” joango dela jakinarazi du jaurlaritzak, adimen artifizialaren erabilera arduratsua “administrazioa sinplifikatzeko eta arintzeko urrats bat gehiago” dela zehazteagaz batera.
Azaldu dutenaren arabera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa “abangoardian” kokatu ditu algoritmoen katalogoak, batik bat “sektore publikoan adimen artifizialaren erabileraren erregularizazioari eta gardentasunari dagokionean”. Katalogoak enpresa sarearekiko lankidetza islatzen duela nabarmendu dute, “enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetuz”.
Algortimoen erregistroaz gain, jaurlaritza Eraldaketa Digitalerako Estrategia lantzen ere hasita dagoela jakinarazi dute, administrazioa gaurko eta etorkizuneko beharretara egokitzeko helburuagaz. Estrategia horren barruan, “adimen artifizialaren estrategia berria eta gobernantzarako plan zehatza” garatuko dituzte, besteak beste.
Izan ere, datuen adimen artifizilaeko sistemen erabileraren eskutik “prozedurak arindu eta sinplifikatzeea” da helburua, zerbitzu publikoak “hobetzeko eta indartzeko eta arreta eredu pertsonalizatuago eta integralago baten alde egiteko, pertsonak eta guztion ongizatea ergigunean jarriz”. Horrez gain, administrazioaren eraldaketa digitala ere sustatuko dute, “langileen lana errazteko” balioko duelako, haien lana “eraginkorragoa” eginez.
Informazio zabala.
Adimen Artifizialeko Algoritmoen Katalogoak hainbat arlotan (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, herritarren arreta edo enplegua) garatutako algoritmoei buruzko “informazio zabala” biltzen du, “barne-prozesuak arintzeko eta gardentasun digitalean aurrera egiteko” aukera emateagaz batera.
Katalogoan adimen artifizialeko sistemak txertatu dituzte, “erabaki klinikoetan laguntzeko, irakasleei arreta zerbitzua eskaintzeko, etxebizitza arloko laguntza eskaeren ebaluaziorako edota Zuzenean arreta zerbitzuko bulegoetan kontsultak hobeto kudeatzeko”.
Horrez gain, transkipzio automatikorako edota itzulpenerako sistemak ere jarri dituzte herritarren eskura. Izan ere, Adimen Artifizialeko Algoritmoen Katalogoa publikoa da, eta Eusko Jaularitzaren webgunean dago ikusgai. Zehaztu dutenez, sistema bakoitzeko “informazio ugari” dago eskuragarri: erabilitako datu-multzoa, datuen prozesamendua, algoritmoen giza ikuskapena, erakunde arduraduna edo erabilitako teknologia. Gainera, jaurlaritzak “gizarte zibilaren iradokizunak eta eskaerak” biltzeko kanal bat ere zabaldu du.