Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitioko dendek bat egin dute Aspanovasen Ausartak kanpainagaz

30 denda baino gehiago dira itsulapiko solidarioa izango dutenak. Ekainaren 14an Ausarta Eguna ospatuko dute Lekeition.

Bilboko ausartaeguna Iazko Ausarta Eguna, BilbonAspanovas
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2025/04/16

Elkartasuna eratzen hasi da Lekeition. Herriko 30 dendek baino gehiagok bat egin dute Aspanovas Elkarteak zuzenduriko Ausartak itsulapiko solidarioen kanpainagaz. Hain zuzen ere, ekainaren 14an herrian bertan ospatuko den Ausarta Egunerako lehen pausoa da. Aspanovasek haur minbizidunen familiei laguntzeko antolatu duen elkartasuna eguna da.

Egun horretara begira, eta orokorrean elkartearen alde, dirua biltzeko kanpaina da. Lekeitioko denda askotan itsulapiko bat jarri dute ekainaren 14ra arte diruz bete ahalko dutena herritarrek. Hau da, dendak diru bilketarako gune bihurtu dituzte, lekeitiarrek eguneroko erosketak egiten dituzten bitartean kanpainari laguntzeko aukera izan dezaten.

“Keinu sinboliko baina indartsu horrekin, tokiko merkataritzak komunitatearekiko konpromisoa erakusten du, eta adin guztietako pertsonak kausa komun baten inguruan batzen dituen sare solidario baten eragile bihurtzen da”, esan dute Aspanovasetik.

Itsulapiko kanpainaren bidez eta Ausarta Egunean bildutako diru guztia Aspanovasen Arreta Integralerako Espazio berrira bideratuko dute. Baliabide horrek minbizia duten adingabeei eta haien familiei “laguntza fisikoa, emozionala eta soziala” eskainiko die. Zentro hau “benetako eta premiazko” behar bati erantzuteko sortu dute: “Harrera egiteko leku bat izatea, eta diagnostikoa jasotzen duenari ez ezik, familia osoari ere eragiten dion prozesu batean zehar zaintzea”.

Ausarta Eguna, ekainaren 14an
Ekainaren 14an Lekeitio elkargune bat bilakatu nahi dute, “alaitasuna eta hausnarketa koletiboa” uztartuko dituen eguna izango da. Egunean zehar, enpatia eta sorena sustatzeko tailerrak egingo dituzte, baita jarduera ludikoak eta jolasak ere, eta ez dira puzgarriak, ikuskizunak eta kontzertuak faltako. “Haurren minbiziaren errealitatea eta Aspanovasek duela hiru hamarkada baino gehiagotik egiten duen lana hurbilagotik ezagutzeko topaguneak izango dira”.

Bai Ausarta kanpainan baita Ausarta Egunean ere herritarren inplikazioa eta laguntza “funtsezkoa” izango direla diote Aspanovasetik eta horregatik dei egin diete lekeitiarrei parte hartzera: Ausarta Eguna esperientzia ahaztezina izatea nahi dugu, elkartasunez, itxaropenez eta konpromisoz betea. Atzerako kontaketa hasi da. Komunitate bat elkartzen denean, dena posible dela erakusteko aukera berri bat da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.