San Gregorio jaietako egitaraua aurkeztu dute
Maiatzaren 3an hasiko dira jaiak Gazte Egunagaz eta ekintzak maiatzaren 18ra arte luzatuko dira.
Berriatuko Jai Batzordeak prest du 2025eko San Gregorio jaietako egitaraua. Maiatzaren 3an hasiko dira ospakizunak Gazte Egunagaz eta maiatzaren 18ra arte luzatuko dira ekimenak. Tartean hamaika ekintza antolatu dituzte, ohiko ekimenak izango dira protagonista nagusiak. Kontzertuei dagokionez, izen handiko taldeak ekarriko dituzte: Olatz Salvador, Desein, Streetwise edota Bad Sound, esate baterako. Jai batzordetik eskerrak eman dizkiete jaiak antolatzen lagundu duten guztiei.