Itzali dute Berriatuko Asterrika auzoan piztutako baso sutea
Gaur [apirilak 30] goizeko 06:50ean izan dute sutearen berri, suhiltzaileek 10:30erako itzali dute.

Baso sutea piztu da gaur [apirilak 30] goizean Berriatuko Asterrika auzoan, Mendexa arteko baso inguruan. Garrak Asterrika auzoko baso eremu batean hasi dira, eta larrialdi zerbitzuek 06:50ean izan dute horren berri. Berehala bertaratu dira Foru Aldundiko suhiltzaileak, Gernika-Lumoko basekoak, eta Eusko Jaurlaritzak suteak amatatzeko duen helikopteroa. Jakinarazi dutenez, 10:30erako itzali dute sutea. Suhiltzaile talde bat inguruan geratu da zaintza lanak egiteko.
Oraindik ez dakite zer dela eta piztu den sutea.