800 lagun baino gehiago elkartu ditu Lekeitioko mendi martxak

Mendizale izan edo ez, zapatuan [maiatzak 4] egun garrantzitsua zuten lekeitiarrek. Eguraldi ona lagun, 800etik gora herritarrek parte hartu dute aurtengo mendi martxan, eta aurtengoa ere “zoragarria” izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete auzolanean ibili direnei nahiz laguntzaile denei.