Bizkaiko Nagusien Eguna ospatuko dute ekainaren 7an Markina-Xemeinen
Parte hartzeko izena eman behar da maiatzaren 8an eta 9an.
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak Bizkaiko Nagusien Eguna ospatuko du ekainaren 7an. Zelan ez, Markina-Xemein izango da elkargunea, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Parte hartu ahal izateko, baina, izena eman behar da; horretarako aukera maiatzaren 8an eta 9an egongo da, Beti Jai elkartean, 17:00etatik 19:00etara.
Aurreratu dutenez, 11:30ean hasiko dute eguna, agitariei ongi etorria eginez. Ostean, bisita gidatua egingo dute herritik, eta 14:15ean bazkaritarako elkartuko dira denak, Plazabarripean. Azkenik, egunagaz goi-goitik amaitzeko, 16:30ean dantzaldia egingo dute, eta 19:00etan emango diete amaiera jaiari.