Zapatuan egingo dute Berriatuko 26. BTT Martxa
Ohi bezala bi ibilbide jarri dituzte aukeran Urepel kirol taldekoek. Egunean bertan eman behar da izena.
San Gregorio jaietan dena ez da festa, badago kirolerako tartea ere, asko gainera. Herri kirolaz edo zesta-puntaz gain, BTT Martxa urteroko beste ekintza nagusietako bat izaten da. Zapatuan [maiatzak 17] egingo dute, 26. aldiz. Berriatuko Udalak eta Urepel kirol taldeak elkarlanean antolatu dute.
Ohi bezala, txirrindulariek bi ibilbide izango dituzte aukeran. Batetik, 33 kilometroko eta 1.300 desnibel positiboko ibilbide luzea. Bestetik, 24 kilometro luze eta 1.000 desnibelekoa izango da laburra. Parte hartzaileek 08:30ean eman beharko dutena izena eta 09:00etan aterako dira plazatik. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hamaiketakoa eta dutxak izango dituzte txirrindulariek. Hori bai, “garrantzitsutzat” jo dute ibilbidea deskargatuta eramatea. Horrez gain, Hamen Bertokoa eta Spiuk produktuen zozketak ere egingo dituzte.