66 txirrindularik parte hartu dute Berriatuko BTT martxan
Zapatuan [maiatzak 17] eguraldi eguzkitsua lagun bi ibilbide egin zituzten.

Berriatuko Udalak eta Urepel kirol taldeak elkarlanean antolatutako BTT martxa ostera ere arrakastatsua izan da. 66 txirrindularik parte hartu zuten ibilbide luze eta laburrean. Eguraldia gainera lagun izan zuten, aurreko egunetako euriagatik lokatza egon bazen ere. Antolatzaileak eta parte hartzaileak “oso pozik” amaitu zutela esan dute eta sortutako “giro bikaina” nabarmendu dute. Hain zuzen ere, Hemen Bertokoak eta Spiuk markako zozketak egin zituzten.