Euskararen biziberritzea mugitzeko asmoz iritsi da Euskaraldia Lea-Artibai eta Mutrikuko bazter guztietara. Hamaika ekintzek dantzan jarri dute euskara sustatzeko ariketa soziala bertan, eta hala jarraituko dute.
Bizkaiko 74 dantza talde hartu ditu Lekeitiok. Etorkizuna Dantza Taldeko kideek egunaren balorazio "oso ona" egin dute: "Ezin hobeto joan zen dena".
19. Felix Aldazabal memorialeko finalak jokatu zituzten zapatuan [maiatzak 17], Mendibarren frontoian.
Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek Iron Cupeko finaler sailkatzea lortu dute, eta ispastertarra Jai Alai Ligaren lider berria da. Emakumezkoen artean, Elaia Gogenolak eta Frida Watkinsek jokatuko dute finala.
Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ egitasmoa aurrera eroan du asteburuan, "behin betiko konponbidea" eskatzeko helburuz. Herriz herri ibili dira 28 herri zeharkatuz, tartean Mutriku, Ondarroa eta Lekeitio, konponbidearen puzzlea osatzeko piezak mahaigaineratuz. Etxerako bidea egiteko duten 57 presoen eskubideak aldarrikatu dituzte.
Zapatuan [maiatzak 17] eguraldi eguzkitsua lagun bi ibilbide egin zituzten.
Zapatuan [maiatzak 24] egun guztiko egitarauarekin omenduko dute Joseba Palenzuela alkate ohia Mutrikun.
1940an jaiotako bazkideak omendu ditu Beti Jai jubilatuen elkarteak.